{"id":447,"date":"2015-10-19T20:52:22","date_gmt":"2015-10-19T20:52:22","guid":{"rendered":"http:\/\/freeotegi.com\/?p=447"},"modified":"2015-12-07T08:54:29","modified_gmt":"2015-12-07T08:54:29","slug":"447","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/447\/","title":{"rendered":"18.000 Arnaldo eta Rafaren askatasunaren alde"},"content":{"rendered":"<p>Milaka eta milaka lagun elkartu dira Donostian, &#8216;Arnaldo eta Rafa askatu! Politika askatu!&#8217; lelopeko manifestazioan. Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto preso ohiak martxan izan dira. <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1913\/010\/001\/2015-10-18\/prozesuaren_aldeko_martxa.htm\"> <strong>Enekoitz Esnaola, Berria<\/strong><\/a><br \/>\n<!--more--><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1913\/010\/001\/2015-10-18\/prozesuaren_aldeko_martxa.htm\">\u00a0<\/a><strong><a href=\"http:\/\/freeotegi.com\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/Arnaldo-Manifa.jpg\"><img loading=\"lazy\" class=\"aligncenter size-full wp-image-448\" src=\"http:\/\/freeotegi.com\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/Arnaldo-Manifa.jpg\" alt=\"Arnaldo Manifa\" width=\"880\" height=\"427\" srcset=\"https:\/\/freeotegi.com\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/Arnaldo-Manifa.jpg 880w, https:\/\/freeotegi.com\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/Arnaldo-Manifa-300x146.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 880px) 100vw, 880px\" \/><\/a><\/strong><\/p>\n<p>Euskal Herriko bake eta normalizazio prozesuak beste bultzada garrantzitsu bat jaso du, Donostian Arnaldo eta Rafa askatu! Politika askatu! lelopeko manifestazioan milaka eta milaka lagun batu baitira. Gainera, kolore askotako eragileak izan dira, EAJ falta arren. 2009tik hona, urriko hirugarren asteburuan ekitaldi esanguratsu bat egon da: Bateragune auziaren aurkako manifestazioa. Aurrena, operazioa izan berritan\u2014atzo sei urte bete ziren\u2014 Donostian, ELAk, LABek eta beste euskal sindikatu batzuek deituta. Jendetza batu zen, eta EAJren ordezkaritza bat ere han zen. Gero Elgoibarren antolatu izan zen, Arnaldo Otegi auziko presoaren herrian, haren aldeko plataformak deituta. Atzokoa berriz ere, Donostian, eta oso jendetsua izan da.<\/p>\n<p>Bazen faktore politiko eta emozional inportante bat: asteon geratu dira libre Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto auziko presoak. Sei urtean eduki dituzte kartzelan, zigorra osorik bete arte. Hirurak martxan izan dira. Jendearen besarkadak eta animoak jaso dituzte, eta manifestazioburuko pankarta eraman dute; besteak beste, Rafa Diez auziko presoaren seme batekin eta Otegiren seme Hodeirekin. Hari Kataluniako bandera independentista bat eman diote mobilizazioa hasi aitzin, eta pankartan zintzilikatu du.<\/p>\n<p>Eragile soziopolitikoen artetik egon dira, halaber, Hasier Arraiz Sortuko presidentea eta alderdiko zuzendaritzakide Rufi Etxeberria eta Pernando Barrena; Pello Urizar EAko idazkari nagusia; Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusia; Oskar Matute Alternatibako bozeramailea; Mertxe Colina ABko kidea; Rafa Larreina, Xabier Mikel Errekondo, Sabino Cuadra eta Jon I\u00f1arritu Amaiurreko diputatuak; Gemma Zabaleta PSE-EEko kidea; Jose Luis Uriz PSNkoa; Joan Tarda ERCko diputatua; CUP, Anova eta BNGko ordezkariak; Adolfo Mu\u00f1oz ELAko idazkari nagusia; Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia; I\u00f1igo Iruin abokatu eta ezker abertzaleko kidea; Patxi Zabaleta Aralarreko ohorezko presidentea; Jone Goirizelaia abokatua&#8230; Baita Laura Perez Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusia ere, haren erkidegoko eta EAEko alderdikide batzuekin batera. Roberto Uriarte EAEko Ahal Dugu-ko buruak bere alderdiaren parte hartzea baztertu egin zuen, baina denek ez diote kasu egin. Martxaren hasiera lekura iristean txaloak jaso ditu Perezek.<\/p>\n<p>17:30 jota hasi da mobilizazioa, Bulebarrean. Artzain Onaren paretik-eta pasatu eta berriro Bulebarrera heldu ondoren, handik gertu bukatu da: Alderdi Ederren. Burua Bulebarrera ailegatzean, manifestazioaren bukaera irten berria zen; hain zuzen, aurreneko lagunak irten direnetik hiru ordu laurdenera atera dira azkenak.<\/p>\n<p>Ekitaldian, Xabier Amurizak bertso batzuk kantatu ondotik, Zabaleta, Rodriguez eta Jacinto igo dira oholtzara. Rodriguezek hartu du hitza, martxako partaideei eskerrak emateko. \u00abJustiziaren eta bakearen eskariak partekatzen ditugu guztiok\u00bb, esan du, eta bat egite hori iraunkortzeko eskatu. Otegi, Diez eta beste euskal presoak gogoan dituztela azpimarratu ostean, \u00abbakea eta independentzia irabazi\u00bb egingo dituztela azaldu du. Halaber, salatu du Espainiako Estatuak ez duela bakerik nahi. \u00abNahiago du gerra, herri honentzat ez baitu eskaintza politikorik\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Gobernuaren \u00abindarkeria\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Barrena Sortuko bozeramaileak hartu dio txanda, eta hiru haiek egindako lana txalotu du, \u00abbakearen eta normalizazio politikoaren aldekoa\u00bb izan dela esanda. \u00abEstatuak pentsatu zuen lan hura dena etengo zuela haiek atxilotuta. Berriz ere erakutsi zuen ezker abertzalea ez duela ezagutzen\u00bb. Azpimarratu du azkeneko urteetan Euskal Herrian egindako \u00aburrats positibo guzti-guztiak\u00bb euskal gizartearen, nazioarteko komunitatearen eta ETAren aldetik egin direla. \u00abAldaketa hauetarako oinarriak ezker abertzaleak ezarri zituen orain zazpi urteko eztabaida estrategikoan eta bide politiko, baketsu eta demokratikoen aldeko hautuan. Oso harro gaude, eta hori guztia posible izan da Sonia, Miren, Arkaitz, Arnaldo, Rafa eta haiek bezalako ezker abertzaleko ehunka militanteri esker\u00bb.<\/p>\n<p>Baina, ETAk duela lau urte jarduera armatua bukatu zuela iragarri arren, Barrenak azaldu du Euskal Herrian ez dela indarkeria amaitu, \u00abEspainiako Gobernuak indarkeria helburu politikoekin erabiltzen jarraitzen baitu\u00bb.<\/p>\n<p>Sortuko eledunak gogoratu du ezker abertzaleak iraganaren analisi propioa daukala, ez duela aldatuko eta ez dituela \u00abEAJren eta besteen baldintzak\u00bb onartuko. \u00abIraganaren kontakizuna ez da inposatzen, iragana kontatu egiten da. Etorkizuna, berriz, zoru etikoaren gainean eraiki behar da, eta gurea &#8216;berriro inoiz ez&#8217; da. Inoiz ez giza eskubideen bortxaketarik inoren kontra; inoiz ez estatu bortxakeria euskal herritarrok gure etorkizunaren jabe izan gaitezen saihesteko\u00bb.<\/p>\n<p>Euskal Herriaren independentziaren aldeko aldarria ere egin du Barrenak, eta gaineratu presoak askatuko dituztela \u00abindependentziarako urrats sendoen bidez\u00bb.<\/p>\n<p>Martxaren aurretik Uberak EH Bilduren izenean esan du bakea eraikitzeko lanean \u00abgogor\u00bb jarraitu behar dela; \u00abilusioz\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Milaka eta milaka lagun elkartu dira Donostian, &#8216;Arnaldo eta Rafa askatu! Politika askatu!&#8217; lelopeko manifestazioan. Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto preso ohiak martxan izan dira. Enekoitz Esnaola, Berria<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":448,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/447"}],"collection":[{"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=447"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/447\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":449,"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/447\/revisions\/449"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/448"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=447"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=447"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/freeotegi.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=447"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}