Gaur, abuztuaren 5ean Belfasteko Féile an Phobail Jaialdian, Free Otegi, Free Them All izenburupeko ekitaldia burutu eta Mumia Abu-Jamal eta Leonard Peltier Estatu Batuetako preso politikoen babesa aurkeztu da.
Mumia Abu-Jamal eta Leonard Peltier, Estatu Batuetako Preso Politikorik ezagunenatarikoak dira. Peltier, amerikako jatorrizko herrien defentsarako mugimenduko kidea 1977tik dago gartzelan eta Amnesty Internationalek bere kasua bidegabeko-epaiketen zerrendan kokatu zen 2010ean. Abu-Jamal 1982tik dago kartzelan, heriotz zigorrera kondenatu zuten eta borroka judizial luzearen ondoren 2011an heriotz sententzia, hil-arteko sententziarekin aldatu zioten. Azken hilabeteotan bere osasunak okerrera egin du, kartzelaratze baldintza kaxkarren ondorioz.
Ekitaldian, Jude Collins idazle irlandarrak aurkezturik, Rev. Harold Good, IRAren armagabetze prozesuaren ikuskatzaile izandakoa, Urko Aiartza, euskal senataria eta Gerry Kelly MLA, Sinn Féineko parlamentari eta preso ohiak hartu dute parte.
Ekitaldian Arnaldo Otegiren eta berarekin atxiloturikoen lana goraipatu eta haien kartzelaratzea estatuaren ezinari erantzuten ziola azpimarratu dute parte hartzaileek. Modu berean Irlandako prozesuan presoek jokatutako papera azalduta, egun estatu espainolak presoekiko duen jarrera prozesuan aurrera pausorik ez ematea duela helburu ulertu dute.
Hauek horrela Gerry Kellyk “Arnaldo Otegiren eta presoen askatzea prozesuan aurrera egiteko bidea dela” azpimarratu du eta Irlandan egin bezala presoen auziari irtenbidea eman arte, gatazkaren ondorioen fasea ixtea ezinezkoa izango dela azaldu du.