Bost urte igaro dira, euskal mugimendu independentistak aurrekaririk gabeko eztabaida sakon bat ireki eta esklusiboki baketsuak eta demokratikoak diren bideen aldeko zalantzarik gabeko apostu sendoa egin zuenetik. Hala, autodeterminazioaren errespetuaren aldeko aldarrikapenean biolentziaren erabilerari muzin egin, eta hitzaren eta elkarrizketaren bidez, herrialdeak hamarkadetan zehar pairatu duen gatazka bortitza guztiz ixteko disposizio argia azaldu zuen.
2011ko urrian, Aieteko Nazioarteko Konferentziak (Donostia) egindako deiari, 50 urte baino gehiagoz luzatutako jarduera armatuari behin betiko amaiera ematea eta elkarrizketa prozesu bati hasiera emateari, ETAk erantzun positiboa eman zion.
Bake Nobel Sariduna den Desmond Tutuk Arnaldo Otegi, garaian Batasunako bozeramalea eta egun Sorturen Idazkari Nagusia dena, “bake prozesu honen lider” gisa nabarmendu zuen. Hain zuzen ere, Otegi izan zen indar independentista gatazka oro gainditzeko beharrezkoa zen eztabaidara bultzatu zuen zuzendari nabarmenetakoa. Esklusiboki baketsuak eta demokratikoak diren bideen aldeko apustu horri bere atxiloketarekin erantzun zitzaion 2009ko urrian. 6 urte eta erdirako kondenatu zuten Espainiako Gobernuak ilegalizatuta zuen Batasuna erakunde politikoko kide izateagatik.
Tamalez, ETAren jarduera armatuaren amaierak, armagabetzerako eta elkarrizketa eta alde guztietako biktimen mina onartuz adiskidetzerako agertutako disposizioak ez du berekin ekarri oraindik orain, Estatu espainiarraren aldetik inolako erantzun positiborik.
Arnaldo Otegi, zeinaren kasua Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren aurrean errekurritua izan den, Espainiako espetxe batean aurkitzen da, bere senide eta lagunengandik urrun. Hala daude, gatazkarekin lotutako ia beste 500 preso ere. Euskal Herritik urrun dauden espetxeetan dispertsatuak, inkomunikatuak sarritan. Horren euren senideentzako zigor gehigarri bat suposatzen duelarik, bisitatu ahal izateko distantzia luzeak egitera kondenatuak baitira.
Honen aurrean, bakearen eta demokraziaren alde arriskatzen jakin zuen gizonaren berehalako askatzea eskatzen dugu, inork egingo ez zuela zirudienean hitzaren aldeko apustua egin zuenarena. Bere askatzeak eta euskal presoen urruntze politikaren amaiera, hauen aurretiazko kaleratzearen aurreko pausu gisa,beharrezko pausuak dira bake justu eta iraunkorra lortu ahal izateko.
Gizatasunagatik. Justiziagatik. Garaile eta garaiturik gabeko irtenbidean sinesten dugulako. Bakearen aldeko apustua egiten dugulako. Horregatik Arnaldo Otegiren askatzea eta presoen Euskal Herriratzea eskatzen dugu.