Atzo, urriaren 15eko arratsaldean, Quitoko Ocho y Medio zinema aretoan “Free Otegi, Euskal Preso politikoak etxera” nazioarteko adierazpenaren Ekuadorreko sinatzaileak aurkeztu zituzten.
Otegiren Mezua
Ekitaldia kanpainaren aurkezpenarekin eta Arnaldo Otegik Logroñoko espetxetik bidalitako gutun bat irakurketarekin hasi zen, Amaia Merino,zinemagile euskaldun-ekuatoriarra izan zen gutunaren irakurlea. Merinok bere neba Aitorrekin batera zuzendu zuen “Asier ETA biok” filmea.
Gutun horretan Otegik bere “jasotako elkartasunarengatik eskerron infinitua” adierazi zien sinatzaileei eta honen garrantzia berezia azpimarratzen zuen “historia hurbilean gure bi herriak tragikoki guratzatu direla”; Etxegarai, Aldana eta Etxebesteren kanporatzea eta aurreneko bien ondorengo bahiketa eta tortura, eta ETA erakunde armatuaren ekintza batek Ekuadorreko Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio bizitzak eraman zituela gogora ekarriz. Otegik “gertaera tragiko horiek eta eragindako kalte konponezinak bihotzez” sentitzen dituela gehitzen du bere gutunean.
Hitz hartzeak
Merinoz gain sinatzaileen hainbat ordezkarik haru zuten hitza ekitaldian, Maria Augusta Calle, asambleistak bakearen beharra defendatu eta Latinoamerika bakearen eta elkar ulertzearen lurralde gisa nabarmendu zituen. Maria Augusta Calle, Kubarekiko Elkrtasun Koordinadora Nazionalaren presidente eta Kubako 5en borrokari loturiko pertsona gisa, nazioarteko kanpaina hauek salaketa eta presio metodo bezala mantentzearen garrantzia azpimarratu zuen.
Sorturen Amerikarako ordezkariak, Asier Altunak, antolatzaileek gonbidatuta hartu zuen parte, eta Euskal Herrian bizi den garai politiko berriaren laburpen txiki bat egin eta estrategia horren gidaritzan Otegiren figura nabarmendu eta Ekuadorren urtarrilean buruturiko ekitaldiaren garrantzia ekarri zuen gogora.
Giza Eskubideen Ekuadorreko Zentro Ecumenikoaren zuzendariak, Elsie Mongek 80ko hamarkadan Febres Corderoren garaietan Ekuadorren konfinaturiko 3 euskaldunen, Aldana, Etxebeste eta Etxegarairen, historia gogoratu zuen. Gertaera horien harira, eta bere esperientziaren arabera, euskal gatazka, eta izaera politikoa duen gatazka oro, elkarrizketaren bidez konpontzeraren beharra defendatu zuen.
Haendel Guayasamin arkitektoak, negoziazioa eta elkarrizketa defendatu zituen ere eta Euskal Herrian bakea lortzearekiko Espainiako Gobernuaren jarrera salatu zuen, bakearen kultura bat eraikitzeko beharra defendatuz.
Azkenik, Euskal Herritik bueltatu berri den, Eulalia Florrek, egoeraren bertatik bertarako esperientziaren berri eman zuen ekuadorreko ikuspuntutik.
Sinatzaileak
29 sinatzaileen zerrenda anitzean, Rodrigo Borja Presidente ohia edo Barne ministro izandako Alfredo Verarekin batera eta Alfaro vive ¡Carajo! Taldeko gerrilari izandakoak, zinemagile eta musikariak eta Osvaldo Guayasamin artistaren senideak zein bere fundazioarekin loturiko pertsona ezagunak daude.
Babes hauetaz gain letren munduko izenek osagarritzen dute zerrenda, El Telegrafoko zuzendaria Orlando Perez edo idazle eta Ekuadorreko Kultura Ganberako presidentea den, Raul Perez Torres, besteak beste. Azkenik egun postuan dauden politikariak ere badira, Justizia Ministro-ordea den Rosa Mireya Cardenas eta alderdi ezberdinetako asambleistak ere.
Zinema zikloa
Sinatzaileen aurkezpena “Compromiso con la Paz, Free Otegi and them all. Una mirada al País Vasco” zikloaren lehen ekitaldia izan zen. Euskal Herriko “Asier eta Biok”, “Barrura begiratzeko leihoak”, “Echeverriatik Etxeberriara” eta “Gazta Zati bat” filmen emanaldia izango da hurrengo egunetan.