Gaur Donostiako Aquariumean buruturiko ekitaldi batean estatu batuetako 29 pertsona ezagunen babesa jaso du “Arnaldo Otegi Askatu; Euskal Presoak, Etxera” adierazpenak.

Ekitaldian Joseba Zulaikak eta Laura Mintegik, Arnaldo Otegi eta Euskal Presoen inguruan eraikitako diskurtsoaren analisia egin dute, diskurtso horrek ezarri nahi dituen mugak aztertuz eta Arnaldo Otegi eta presoen auzian diskurtso horren desaktibazioak jokatu dezaken paperari so eginez.

Joseba Zulaika estatuak “salbuespen egoera” mantentzea deitoratu du, eta presoak gartzelan mantentzea bere justifikazio beharretara lotu du, Arnaldo Otegi eta berarekin atxilotutako lagunen lana goraipatu du.

Laura Mintegik bere aldetik jendartearen eta gobernuaren jarreren artean dagoen ezberdintasuna azpimarratu, eta gobernuak errelatoaren borrokan presoak bere burua justifikatzeko behar dituela ere azpimarratu du.

Sinatzaileak:

Sinatzaile berrien artean azken 65 urteetan Estatu Batuetan emandako borroka aurrerakoi esanguratsuenen ordezkariak daude, Vietnam Gerrararen kontrako borrokaren hasi eta Irakeko gerrarte, Peter Bohmer edo Iraken hildako Casey Seehan soldaduaren ama, Cindy Seehan, pantera beltzen, zein preso politikoen auzian edo heriotz zigorraren kontra ibilitakoak, Angela Davis edo Rick Halperin. Estatu Batuetako Fiskal Nagusi izandako, William Ramsey Clark edo aski ezagunak diren Noam Chomsky eta James Petras.

Aktore, idazle eta zuzendari aurreakoeik ere euren babesa adierazi dute, “The Color Purple” idaztearrean Pulitzer saria jasotako Alice Walker, Peter Coyote eta Mike Farrell aktoreak edo bi Oscar irabazitako Haskell Wexler (Who’s Afraid of Virginia Woolf?, 1966 y Bound for Glory,, 1976)

Hauteaz gain, adierazpenak Euskal Herriarekin harreman duten estatu batuetako hainbat idazle eta akademikoen babesa jaso du, “The Basque History of the World” liburuaren idazlea, Mark Kurlansky, “Guernica” idatzi zuen Dave Boling edo Nevadako Unibertsitateko euskal ikasketen zentruko Koordinatzaile Emeritua den William Douglas besteak beste.

Aguarium AO USA1