Milaka eta milaka lagun elkartu dira Donostian, ‘Arnaldo eta Rafa askatu! Politika askatu!’ lelopeko manifestazioan. Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto preso ohiak martxan izan dira. Enekoitz Esnaola, Berria
Milaka eta milaka lagun elkartu dira Donostian, ‘Arnaldo eta Rafa askatu! Politika askatu!’ lelopeko manifestazioan. Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto preso ohiak martxan izan dira. Enekoitz Esnaola, Berria
Arnaldo Otegiren kaleratzea eta euskal preso politikoen hurbiltzea eskatzen duen nazioarteko deklarazioarekin bat egiten duten europar diputatuen zerrenda aurkeztu da gaur Bruselan. Basque Friendship Group-aren (Europako Parlamentuan euskal bake prozesua sustengatzen duen taldearen) ekimenez, hiru talde parlamentariotako (GUE/NGL, ALE/Berdeak eta ECR) 24 diputatuk azpimarratu dute Sortuko idazkari nagusiaren espetxetik ateratzea eta euskal preso politikoen hurbiltzea “giltzarri dela bake prozesuan aurrera egiteko”.
Arnaldo Otegiri elkarrizketa, Gemma Garciak, La Directa-rako egina:
Free Otegi, Free Them All adierazpenaren aldeko nazioarteko babesa handituz jarraitzen du
Asteburuan Cortiko Ghjurnate Internaziunaletan bildutako Nazioarteko ordezkaritzek Free Otegi, Free Them All adierazpena sinatu dute eta Palestina Askatzeko Fronte Demokratikoaren militanteek Free Otegi margotu dute lotsaren harresian.
Gaur, abuztuaren 5ean Belfasteko Féile an Phobail Jaialdian, Free Otegi, Free Them All izenburupeko ekitaldia burutu eta Mumia Abu-Jamal eta Leonard Peltier Estatu Batuetako preso politikoen babesa aurkeztu da.