Free Otegi, Free Them All adierazpenaren aldeko nazioarteko babesa handituz jarraitzen du

Asteburuan Cortiko Ghjurnate Internaziunaletan bildutako Nazioarteko ordezkaritzek Free Otegi, Free Them All adierazpena sinatu dute eta Palestina Askatzeko Fronte Demokratikoaren militanteek Free Otegi margotu dute lotsaren harresian.

Azawad, Katalunia, Eskozia, Kurdistan, Sardinia eta Euskal Herriko ordezkariek eta Jean Guy Talamoni Corsica Liberako diputatuak euren babesa adierazi diote adierazpenari Cortiko Unibertsitatean urtero ospatzen den Nazioarteko Biltzarrean.

Aurten, Korsikako independentismoaren elkargune historiko diren, Ghjurnate Internaziunaletan, eztabaida eta mahai-inguru ezberdinak izan dira, nazioarteko egoera politikoaren ingurukoak, preso politikoen egoeraren ingurukoak, Europako bake prozesuetaz (Euskal Herriko egoeraren eta adierazpenaren inguruan ere), estatu berrien sorreraz Europan eta Corsica Liberak etorkizunerako proposatuta estrategiaren analisiaz.

Honetaz gain, L’Arcusgi, Korsikako musika taldea historikoak, bere babesa adierazi zion kanpainari, Euskal Herriko eta Korsikako preso guztiak askatzea eskatuz, jardunaldiei amaiera emateko kultur ekitaldian parte hartu aurretik.

Beraien aldetik, PAFDeko militanteek lotsaren harresian Free Otegi leloa margotu zuten, Palestinako lurraldean kanpainaren lehen ekintza gisa.

Abuztuaren 5ean Belfasteko Féile an Phobail Jaialdian, Free Otegi, Free Them All izenburupeko ekitaldia burutu eta Mumia Abu-Jamal eta Leonard Peltier Estatu Batuetako preso politikoen babesa aurkeztu zen.

AO-Ghurnate

Oharra: Atxikituriko argazkian Moussa ag Assarid (MDLA Azawad), Orkan Yilmaz, (Kurdistaneko Kongresu Nazionala) eta Mehmet Yuksel (HDPren ordezkaria EEBBtan), Lloyd Quinan (SNPren parlamentari ohia), Gabino Sale (IRS Sardinia), Maite Ubiria (Sortu) eta Corsica Liberako Jean Guy Talamoni.