Author Archives: admin

18.000 Arnaldo eta Rafaren askatasunaren alde

Milaka eta milaka lagun elkartu dira Donostian, ‘Arnaldo eta Rafa askatu! Politika askatu!’ lelopeko manifestazioan. Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto preso ohiak martxan izan dira. Enekoitz Esnaola, Berria

Read more ...

Europar Parlamentuko 26 kidek bat egin dute adierazpenarekin

Arnaldo Otegiren kaleratzea eta euskal preso politikoen hurbiltzea eskatzen duen nazioarteko deklarazioarekin bat egiten duten europar diputatuen zerrenda aurkeztu da gaur Bruselan. Basque Friendship Group-aren (Europako Parlamentuan euskal bake prozesua sustengatzen duen taldearen) ekimenez, hiru talde parlamentariotako (GUE/NGL, ALE/Berdeak eta ECR) 24 diputatuk azpimarratu dute Sortuko idazkari nagusiaren espetxetik ateratzea eta euskal preso politikoen hurbiltzea “giltzarri dela bake prozesuan aurrera egiteko”.

Read more ...

La Directa 2015-10-08

Arnaldo Otegiri elkarrizketa, Gemma Garciak, La Directa-rako egina:

“Boxeoko eskularruekin jokatu nahi du xakean Estatuak, eta hori ezinezkoa da”

Read more ...

Ghjurnate Internaziunale eta Palestina

Free Otegi, Free Them All adierazpenaren aldeko nazioarteko babesa handituz jarraitzen du

Asteburuan Cortiko Ghjurnate Internaziunaletan bildutako Nazioarteko ordezkaritzek Free Otegi, Free Them All adierazpena sinatu dute eta Palestina Askatzeko Fronte Demokratikoaren militanteek Free Otegi margotu dute lotsaren harresian.

Read more ...

Féile (Belfast), Mumia Abu-Jamal eta Leonard Peltier

Gaur, abuztuaren 5ean Belfasteko Féile an Phobail Jaialdian, Free Otegi, Free Them All izenburupeko ekitaldia burutu eta Mumia Abu-Jamal eta Leonard Peltier Estatu Batuetako preso politikoen babesa aurkeztu da.

Read more ...